Eroso sentituko zara, leku goxo eta atseginean

Ongizate sentsazioa lortzeko zurekin egingo dut lan

Tratu pertsonal eta gertukoa jasoko duzu

« «

Ezagutu gaitzazu

Gertutasuna, adeitasuna, kalitatea

Xantal Herce

Xantal Herce

Fisioterapeuta

Tratamenduak

Zoru pelbikoa

Pixa jario txikiak izatea ohikoa den arren, horrelakoak ez ditugu normaltzat hartu behar. Honek, zoru pelbikoko giharren ahultasuna adierazten baitu eta arazoa konpontzera bideratuko tratamendua eskatzen du.

Kasu bakoitza banan-banan ebaluatzen da. Helburua, arazoa sortu duten baldintzak bilatzea izaten da (sarri erditzea izan ohi da) eta dauden tentsioak bere onera ekartzeko asmoz tratamendua proposatzen da. Azken helburua beti, zoru pelbikoko giharrak indartzea izaten da. Horretarako elektroestimulazio teknikak, esku-teknikak eta ariketa hipopresiboak erabiltzen dira.

Normalean, lehenengo saioen ondoren, hobekuntza nabarmena nabaritzen da eta kasu gehienetan emaitza onak lortzen dira.

Gorputz jarrera-orokorraren berreziketa (RPG)

Minez, ondoezik edota inolako sintomarik gabe dagoen, gorputz jarrerak sorturiko giharretako desoreka duten eta tratamendua orokorra behar duten pertsonei zuzenduta dago.

Ariketak luzaketa orokorretan oinarritzen dira. Tentsiorik gabeko gorputz jarreratik hasi eta pixkanaka giharrak tenkatzeraino. Uneoro gidatuak eta zuzenduak izaten diren ariketa aktiboak dira. Arnasketarekin egiten da lan, giharren kontrakzio txikiak eta zuzenketen mantentzea bilatzen dira.

Banakako saioak izaten dira eta ordubeteko iraupena izaten dute. Hasieran, astero saio bat egitea proposatzen da eta gorputzak zuzenketak barneratzen dituen heinean, saioen maiztasuna gutxituz doa.

Gorputz jarrera-orokorraren berreziketaren helburua gorputz jarreraren zuzentzea eta honen elastikotasuna areagotzea da.

Esku-drainatze linfatikoa (DLM)

Linfedema edo zirkulazio-arazoak dituztenei zuzenduta dago. Arazo hauek sortzen dituzten arrazoiak desberdinak izan daitezke; ohikoa izaten da arazo onkologikoengatik ganglio linfatikoak erauzten diren kasuetan.

Edema linfatikoaren hasierako balorazioaren ondoren, presio eta irristatze leunak erabiltzen dira. Helburua, sistema linfatikoak deuseztatu ezin dituen likidoak bideratu eta berxurgatzea da.

Batzuetan, kasuaren arabera, drainatze linfatikoari laguntzeko kapa askoko lotura jartzea beharrezkoa izaten da. Lotura hauek beharrezkoak dira, saioen arteko denboran edema eusteko. Garrantzitsua da pazientea aktibo mantentzea lotura daraman bitartean.

Saioen maiztasuna edemaren tamainak eta sortzetik pasatako denborak baldintzatzen du. Tratamenduaren iraupena norberaren bilakaeraren araberakoa da.

Oso teknika eraginkorra da. Edemaren tamaina txikitu eta sistema baskularraren eta linfatikoaren garraiatze gaitasuna handitzen du.

Gimnasia Hipopresiboa

Bereziki, erditu ondorengo garaian dauden emakumeen osatzeari zuzendua dago. Baina orokorrean sintomak adierazi ez arren, zoru pelbikoa eta sabelaldeko faxa indartu nahi duen edonorentzat ere bada.

Astean ordubeteko bi klase izaten dira, 3-6 pertsonak osatutako talde txikietan. Ariketa hipopresiboak burutzen dira gorputz jarrera ezberdinetan. Luzaketa orokorraz gain, abdominal zehar-sakona eta zoru pelbikoaren lan handia bilatzen da ariketa hauekin.

Gimnasia hipopresiboa bi hilabetez jarraian eginez gero emaitzak nabaritzen hasten dira eta sei hilabetetara emaitzak oso nabarmenak izaten dira. Zoru pelbikoko eta sabelaldeko giharrak indartzea lortzen dugu.

Haurrentzako masajeak

0-12 hilabete bitarteko haurrak dituzten aita eta amei zuzendua dago. Euren haurrei gero etxean masajeak emateko teknika ikasi nahi duten gurasoei, alegia.

Ordubeteko saioak eskaintzen dira. Bertan gure eskuen mugimenduak lantzen dira, haurtxoaren gorputz atalaren arabera.

Kokapena eta kontaktua

Helbidea

Manuel Lekuona 10.
Oiartzun-20180

Harremanetarako

T. 943 495 448
xantal@giharfisioterapia.com
«